EGUTEGIA-CALENDARIO

2016-04-22

BIGARREN HIRUHILABETEKO AZKEN EKINTZAK-ÚLTIMAS ACTIVIDADES DEL 2º TRIMESTRE

1.zikloko barnetegia

Aurreko apirilaren 7 eta 8 Baratze Baserri Eskolara hurbildu ziren 1. Zikloko ikasleak. Eguraldia ez zen nahi zuten bezain ona baina hor dauden aukera paregabeei esker oso ondo pasa zuten.

Baserriko tailerrak egin zituzten, urtero bezala: Ukuilua, nekazaritza lanak, sukaldaritza… eta honekin batera euskara modu ludikoz eta esanguratsua erabiltzeko aukera izan zuten.





Los pasados días 7 y 8 de abril el alumnado de 1º ciclo se acercó hasta la Granja Escuela Baratze. Aunque no hizo el buen tiempo que hubieran querido se lo pasaron muy bien.


Como cada año realizaron los talleres relacionados con la vida del caserío: La cuadra, trabajos de agricultura, cocina… que aprovecharon para utilizar el euskara de una manera divertida y significativa.


      1. Zikloko bisita Guggenheim Museora

Ekintza hau berria izan da. Ikastetxean artisten bizimodua eta lana aztertu dugu eta ondorioz Museora joan gara benetako lanak ikustera eta bide batez  kreatibitatea praktikan jartzera.

Museoko sarrera paregabean begirale batzuk harrera egin ziguten eta beraiekin batera behin betiko erakusketa ikusi eta bizi genuen: Richard Serraren eskultura barruan ibili ginen istorio bat jarraituz. Eskulturek izena zuten eta animaliak ziren eta gu barruan joanda beraien bazkaria, edo gorputza…






Ondoren orain dauden bi  behin-behineko erakusketa ikusi genituen:

LOUISE BOURGEOIS. IZATEAREN EGITURAK.GELAK







Amaitzeko tailer bat egin genuen: Louise Bourgeois antzera egin genuen gure gotorlekua.






Visita 1º ciclo al Museo Guggenheim

Esta ha sido una actividad nueva. Después de haber investigado y aprendido sobre la vida y trabajo de los artistas hemos ido al Museo a verlo en directo y de paso poner en práctica la creatividad.

En el maravilloso hall nos acogieron los monitores y nos  llevaron a ver la exposición permanente: Anduvimos entre las esculturas gigantes de Richard Sierra siguiendo una historia. Las esculturas tenían nombre y eran animales y nosotros dentro su comida, su cuerpo…



Después visitamos dos exposiciones temporales que hay en estos momentos:







Para terminar hicimos en el taller nuestras propias celdas al estilo de Louise Bourgeois.




2016-04-06

MATEMATIKAKO TAILERRAK-TALLERES DE MATEMATICAS

Hirugarren hiruhilabete honetan, gure hezkuntza berrikuntza  (praktika onak) aurrera eramateko beste ekintza berezi batekin hasi gara: Matematikako tailerrak.

Astean saio bat erabiliko dugu Lehen Hezkuntzako mailetan tailerrak egiten. Zikloaren arabera prestatuta daude. Sarrera honetan 3. zikloko tailerren argazki batzuk jarriko ditugu.

4 talde sortu ditugu: Problemen ebazpena, Geometria, Zenbakikuntza eta neurriak.

Este tercer trimestre hemos empezado con una actividad especial dentro de nuestra innovación educativa (buenas prácticas): Los talleres de matemáticas.

En Educación Primaria utilizaremos una sesión a la semana  en los talleres. Éstos están organizados según cada ciclo. En esta entrada pondremos algunas fotos de los talleres del 3º ciclo.

Hemos preparado 4 grupos para trabajar: Resolución de problemas, Geometria, Numeración y medidas.









Let´s celebrate Europe in Music

Oporrak hasi ginenean komentatu genuen bezala, horra hor informazio gehiago gure "eTwinning" proiektuari buruz. Behean jarrita dagoen Europako mapan zeintzu diren gure partaideak ikusteko aukera dugu: herrialdeak eta ikastetxeak.

Hobeto ikusteko, jarri pantaila handia.

Como comentamos al empezar las vacaciones, os ponemos aquí más información de nuestro proyecto "eTwinning". En el mapa que aparece más abajo se pueden ver quienes son nuestros socios: Países y escuelas.

Para verlo mejor, abrir toda la pantalla.



2016-03-15

Let´s celebrate Europa in Music-Proyecto europeo eTwinning



Oporretatik buelta proiektu txiki baina berezi bati ekingo diogu.
 Hona hemen gurasoentzako aurkezpena


A volver de vacaciones empezaremos un pequeño pero interesante proyecto. 
Aquí os va su presentación para las familias.


2016-03-11

5. maila Garaio Parkean- 5º en el Parque de Garaio

Ostegunean 5. mailako ikasleak Garaio Parkera hurbildu ziren hegaztiak behatzeko asmoz. Eguraldia euritsua zen, beno … euritsu baino gehiago. Baina ez zitzaien ardura, ekintza oso interesgarria izan zen eta gustura ibili ziren.

Garaioko parkeak Uribarri-Ganboako urtegian barneratzen den lur-mihia okupatzen du: 116 ha egokitu dira aisialdirako erabiltzeko. Paisaia atsegina, zuhaiztiak eta landa zainduak, erkametzen zuhaiztiak, bertako espezieetako (hala elorri beltzak nola iparraldeko elorri zuriak) txilardiak eta heskaiak eta asti garrak edo lizarrak biltzen dituena. Hango faunaren espezieen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: zikoinak, txantxangorriak, eskinosoak, kaskabeltzak, buztanikarak, tximeletak, azkonarrak edo trikuak. Parkeak Garaio herriaren izena hartu du. Izan ere, oraindik zenbait baserriren eta San Esteban elizaren hondarrak ikus daitezke, hango kanpandorrean zikoinen bikote batek txitak hazten dituela urtero.

Bista onak ditu  eta hegaztiak  behatzeko primeran dago sarreran dagoen Otxanda begiratokitik, elizatik hurbil dagoen Zadorrako begiratokitik, Ondoriz Gainatik edo Garaioko hegoaldeko hondartzatik. Azken bi horiek Orenin uhartearen bista onak eskaintzen dituzte, han zikoinak, koartza hauskarak edo antxeta mokogorriak bizi direla.












El pasado jueves el alumnado de 5º se acercó hasta el parque de Garaio a observar a las aves. El tiempo estaba muy lluvioso pero no les importó pues la actividad era muy interesante y se lo pasaron muy bien.

 El Parque de Garaio ocupa una lengua de ti erra que se adentra en el embalse de Ullíbarri-Gamboa: 116 ha acondicionadas para uso recreativo. Un agradable paisaje, donde se alternan zonas arboladas con cuidadas campas, bosquetes de quejigos, brezales y setos de especies autóctonas como endrino y espino albar junto con arces o fresnos. Entre su fauna destacan cigüeñas, petirrojos, arrendajos, carboneros, lavanderas, mariposas, tejones o erizos. El parque toma el nombre del pueblo de Garaio, del que todavía pueden verse las ruinas de algunos caseríos y de la iglesia de San Esteban, en cuyo campanario cría cada año una pareja de cigüeñas.

Se disfruta de las mejores vistas  , desde el mirador de Otxanda, y de la observación de aves situado en la entrada al embalse del río Zadorra, el mirador del Zadorra, situado próximo a la iglesia, el Alto Ondoriz o la playa sur de Garaio. Estos 2 últimos ofrecen buenas vistas de la isla de Orenin, donde habitan cigüeñas, garzas reales o gaviotas reidoras.

2016-03-08

MARTXOAK 8-EMAKUMEAREN EGUNA-8 DE MARZO DÍA DE LA MUJER

Gaur mundu osoan ospatu da "emakumearen eguna". Ospakizuna hau sortu zenean emakume langilearen eguna zen. Denok dakigu zergatik izan zen. Denboraren poderioz emakume guztien eskubideen alde bihurtu da. Urte bakoitzean lelo berezi bat ezartzen da. Aurten "berdintasuna" izan da. Ikastetxean honi buruz aritu gara egun hauetan eta gaur argazki bat egin dugu izar moreak beteriko kateak eskuetan ditugularik.

Arratsaldean frontoian "Hiriska" Elkarteko emakumeek egindako ospakizunean gure  izar kateak eraman dituzte.








Hoy se ha celebrado en todo el mundo "El día de la mujer" Cuando surgió esta celebración era "el día de la mujer trabajadora". Es conocido por todos el origen. Pasado el tiempo se ha convertido en un día a favor de los derechos de todas las mujeres. Cada año se celebra bajo un lema. Este año ha sido "la igualdad". Estos días hemos estado trabajando sobre ello y hoy nos hemos sacado una foto con unas cadenas de estrellas moradas en las manos. 

Por la tarde, en la concentración que han celebrado las mujeres de la asociación "Hiriska"han llevado nuestras cadenas de estrellas.


2016-03-07

AITOR ARANA IDAZLEAREN BISITA-VISITA DEL ESCRITOR AITOR ARANA

Aurreko astean 3. Zikloko ikasleek Aitor Arana idazlearen bisita jaso zuten. Azken asteetan bere liburu bat irakurri dute: “Lagun berezi bat”, hain zuzen ere, eta zuzenean ezagutzeko irrikitan zeuden. Galdera pilo bat egin zioten eta solasaldia laburra geratu zitzaien. Oso gustura egon ziren kontatzen zituen gauzei arreta jartzen eta bukaeran liburuak sinatzeko eskatu zioten.



La pasada semana el alumnado de 3º ciclo recibió la visita del escritor Aitor Arana. Durante las pasadas semanas han estado leyendo su libro "Lagun berezi bat" (un amigo especial) y estaban deseando conocerle en persona.  Le hicieron un montón de preguntas y se les quedó corta la charla. Estuvieron muy a gusto y atentos a lo que les contaba y al final le pidieron que les firmara el libro.