EGUTEGIA-CALENDARIO

Mostrando entradas con la etiqueta foro. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta foro. Mostrar todas las entradas

2010-08-14

UDAL FOROA-FORO MUNICIPAL-AGENDA 21



Pasa den ekainaren 21ean, agenda 21eko foroa bildu zen Artziniegako Udaletxean. Bertan, Arteko Gure Ama eskolako ikasleak eta eskolako agenda 21eko ordezkariak, alkatesa eta hainbat zinegotzirekin bildu dira.

2008. urtetik egunera Arteko Gure Ama eskolako ikasle eta irakasleak eskolako agenda 21 proiektuan murgilduta daude. Aurreko kurtsoan “hondakinak” gaiaren inguruan lan egin zuten eta horregatik gaurkoan, hondakinen inguruan hartutako konpromiso eta azaldutako proposamenen inguruan errepaso bat egin dute hemen bildatutakoek. Gai honen inguruan, Arteko Gure Ama eskolako ikasleek pilak eta CDak jasotzeko edukiontzi gehiago eskatu dituzte, baita eskolan sortutako ontziak birziklatzeko edukiontzi berri bat ere bai.

2009-2010 kurtsoan, “ura eta ibaiak” gaia landu dute, hortaz gaiaren inguruko konpromisoak eta proposamenak agertu dituzte ikasleek.

“Ura eta ibaiak” gaiaren ingurukoen artean, hondakin uren tratamendurako aratzegia martxan jartzea eskatu diete alkatesa eta bertan bildu diren zinegotziei, bestetik herriko eta eskolako iturri eta txorrotak ondo mantentzearen beharra ere agertu dute.

Kurtsoa bukatzear dagoela, Arteko Gure Ama estola osatzen duten guztion lana zoriondu nahi du udalak, elkarrekin iraunkortasunerantz zuzendutako hezkuntza eredu baten alde egin dugun apostuagatik.

El pasado día 21 de junio celebramos en el Ayuntamiento el foro de Agenda 21. El tema de este curso ha sido "el agua". Entre las propuestas se ha pedido al Ayuntamiento que hagan un buen mantenimiento de los grifos y servicios municipales. El Ayuntamiento agradece la apuesta por una educación hacia el desarrollo sostenible.





2009-06-05

ESKOLA ARTEKO FOROA-AGENDA 21


Gaur elkartu gara gure ikastetxean Arteko Gure Ama Ikastetxeko Batzordea Etxaurren Ikastolakoarekin Agenda 21eko foroa aurrera eramateko. Hau izan da lehenengoa, baina hurrengo ikasturteetan jarraitzea espero dugu. Helburua: Gure proposamenak Udal forora eramatea da. Espero dugu gure Alkatesak kontutan hartuko dituztela gure herrietako ingurua eta bizimodua era sostenible bat lortzeko.
**********************************************************************************
Hoy nos hemos reunido en nuestro centro las Comisiones de Arteko Gure Ama y de Etxaurren para hacer un foro de Agenda 21. Ha sido el primero, pero esperamos continuar los próximos cursos. Objetivo: Llevar nuestras propuestas al foro Municipal. Confiamos en que nuestras alcaldesas las tendrán en cuenta para conseguir que el entorno y forma de vida de nuestros pueblos sean más sostenibles.