EGUTEGIA-CALENDARIO

2009-04-08

KORRIKA 16


Gutxi hasi ginen, baina KORRIKA TXIKIA pasa ahala talde polit bat osatu genuen.

LEKUKO MEZUA


Hizkuntza bat galtzeko arriskuan dagoenean, hizkuntza hori salbatzeko lehenengo baldintza herriak berreskuratu nahi izatea da. Baina nahi izatea ez da nahikoa.


Euskara bultzatzea nahi dugu, euskaldunok leku guztietan (jantokian, eskolan, kalean, etxean...), euskara erabiltzea nahi dugu, eta euskaldundu nahi dutenek euskara ikastea nahi dugu.


Euskarak, Korrikak bezala, pausoa arin eta gelditu gabe egin behar du aurrera, aurreraka ez doana atzeraka hasteko arriskua baitago. Eta horretarako denok parte hartzea derrigorrezkoa da.


Korrikan bezala, lekukoa lurrera eror ez dadin, esku guztiak dira beharrezko.


Euskaldunok ongietorria egiten diegu gure herrira, gure eskolara, gure artera datozen lagunei.


ONGI ETORRI! handi bat luzatu nahi diegu euskararen normalizazioan lagundu behar duten guztiei, euskaldunei eta euskaldundu nahi duten guztiei, bertokoei eta kanpotik datozenei.


Ongi etorri Korrikara!
Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugun herrira!
Ongi etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko, negar egiteko, jolasteko... erabaki dugun herrira!
Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugun artera!


No hay comentarios: