EGUTEGIA-CALENDARIO

2008-11-13

PROIEKTUAK

PROIEKTU BERRIAK: AGENDA 21 eta IKT

Eskolako Agenda 21
Proiektua Garapen Jasangarria lortzeko Udalak duen Tokiko Agenda 21eko planaren barruan kokatuta dago.
Egungo gizarteak ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari da; ozono geruzaren galera, negutegi-efektuaren handipena, kutsadura, baliabideen erabilera desegokia, hondakinen gehikuntza, gizarte mailako gero eta desberdintasun handiagoak,...
Geure ikastetxeak gizartearen eta ingurumenaren premiei erantzun nahi die; ikasleak, hiritar aditu, arduradun eta parte hartzaile bihurtu nahi ditu; komunitatearekiko eta inguruko ingurumenarekiko konpromezuzko jarrerak eta baloreak sustatzeko nahia ere badu. Hau dela eta, Eskolako Agenda 21ean parte hartzea erabaki dugu, Udala eta beste eskola batzuekin batera.
Proiektu honek ikasleak ikastetxeko eta inguruko kudeaketa jasangarrian parte har dezaten helburua du; horretarako haien proposamenak garatu eta erabil ditzaten beharrezkoak diren tresnak eskuratzen dizkie eta gainera, komunitatean parte hartzeko foroak sortzen ditu non ikasleak haien ideiak eta konpromezuak zabaltzeko aukera duten.
Ikasturte bakoitzean gai ezberdinak jorratzen dira: aurtengo gaia BIRZIKLAPENA izango da.


Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) integrazioa eta erabilera gure ikastetxean izan da betidanik gure helburu orokor bat. (Ikusi gure azken Misioaren txostena).
Helburu orokor eta ikasturte amaierakoa moduan, IKT hobekuntza planaren diseinua eta gauzatzea finkatzea da, IKT Ikastetxearen Heldutasun Ereduan planteaturiko helburuetara hurbiltzen joan gaitezen.
Helburu espezifikoagoen artean, hona hurrengoak:
IKTko batzordeari honako ardura eman: Ikastetxeak duen Hobekuntza Plana osatzen joan eta ikastetxean IKTen inguruan hartzen diren erabaki guztietan erreferentea izan.
IKT dinamizatzaileak prozesu hau guztia abian jartzean garatu behar duen eginkizunean aholkatzea eta laguntzea.
Baliabide eta Prestakuntza beharrak bideratzea

No hay comentarios: